BLOGAREN DESKRIBAPENA
Betidanik, kirola egitea gehien gustatu zaidan gauza izan da. Txikitatik ikusi izan dut nire familia oso kirolaria dela. Horren ondorioz, zazpi urte nituenean tenisa jokatzen hasi nuen. Pandemia dela eta, raketa utzi nuen eta konfinamenduan nire etxean entrenamenduak egiten hasi nintzen. Horri esker, gimnasioarekiko grina sortu zitzaidan. Fitnessari buruzko edukia egiten zuten YouTuberrak ikusten hasi eta hori buruzko interes handia sortu zitzaidan. Orduan, konfinamendua amaitu eta gero, nire auzoko gimnasioan izena ematea erabaki nuen. Oraindik nire lehenengo eguna gogoratzen dut, gimnasio batera joan nintzen lehen aldia izan zen eta oso galduta ikusi nuen nire burua. Baina, iraunkortasuna eta esfortzuarekin asko ikasi dut gimnasio eta Fitness orokorrari buruz eta horregatik, blog hau egitea erabaki dut.
Blog honestan, entrenamendu rutinak, dieta ideiak, makinen deskribapenak, arropa moten aholkuak, entrenamendu planifikazioak agertuko dira besteak beste. Dena nire ikuspuntutik eta esperientziatik aterata.
ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!!
Comentarios
Publicar un comentario