HEMEROTEKA
HEMEROTEKA DIGITAL BATEN FUNTZIONAMENDUA
Kaixo guztioi!!
Gaur, hemeroteka digital baten funtzionamenduari buruz hitz egingo dut, bere artxiboen berreskurapena nola antolatzen duen eta baita informazio bilaketarako aukerak aztertuko ditut. Baina, zer da hemeroteka bat? Bere definizioa hau izan daiteke: hemeroteka egunkaria eta aldizkariko argitalpenetan espezializatzen den liburutegia da. Bere eraikinean, berariazko gela batean edo sektore jakin batean funtziona dezake, liburutegi tradizional baten barruan.
Internetek, gaur egungo gauzak asko aldatu ditu eta horietako bat hemeroteken funtzionamendua da. Orain, hemeroteka askok digitalizatu dituzte funtsak urrunetik kontsultatu ahal izateko web orriaren bidez. Beste aldetik, hemerotekek beren artxiboak digitalizatu ez dituzten arren, datu-baseren bat garatu dute, interesdunak katalogoa kontsultatu ahal izan dezan eraikinera joan aurretik. Hemeroteka digital asko daude, baina Liburuklik izeneko hemerotekaren funtzionamendua aztertuko dut.
Honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eta bilduma guztiak zerredan azaltzen dira. Webaren funtsezko orrialdean hiru atal ikus daiteke: “Liburuklik”, “zerrendatu” eta “laguntza” izeneko atalak. Lehenengoan, webaren deskribapena eta bere parte hartzaileak ikus daitezke. Bigarrenak, EAEko erankundeen orriara eramaten du. Eta hirugarrenean, ohiko zalantzen erantzunak daude eta honekin batera, Liburukliki buruzko informazio baliagarria aurkitu daiteke.
Esan dudan bezala, “zerrendatu” izeneko atalean EAEko erankunde guztiak alfabetikoki zerrendatuta daude, Arabako Foru Aldundiarekin hasi eta Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioaren Bibliotekarekin amaitzen da. 22 erakunde horietako edozeinetan klik eginez gero, haietako orri nagusia ikusiko da. Han, instituzioaren deskribapen luze bat agertuko da eta haien bildumak ikus ahal izateko, bilaketa lau ataletan banatzen da: argitalpen data, egilea, izenburua eta gaia. Bildumen artean, eskuizkribuak, aldizkariak, prentsa historikoa, monografiak, partiturak, inkunableak, material grafiakoa eta soinu fitxategiak aurki daitezke.
Comentarios
Publicar un comentario